Zientzia eta berrikuntzako aurrekontua, ‘historiako altuena’, aurkeztu egin da
- Estrategia Empresarial
- 20-Noviembre-2025
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesiasek aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean bere sailak 2026ko ekitaldirako duen aurrekontua, 653,3 miloikoa, hau da, 2025eko aurrekontua baino %6,6 gehiago. Pérez Iglesiasen hitzetan, sailaren aurrekontuko partida ezberdinetan izandako igoerek "Eusko Jaurlari-tzaren unibertsitatearekiko konpromiso irmoa zein zientziaren eta berrikuntzaren aldeko apustu sendoa islatzen dute".
Sailaren hurrengo ekitaldirako aurrekontua honela banatzen da: 495,2 milioi unibertsitate-sistemarako eta goi-mailako beste prestakuntza-zentro batzuetarako (GOI, IMH eta beste batzuk); 151,6 milioi euro ikerketa eta berrikuntzarako; eta 6,3 milioi beste helburu batzuetarako. EHUri egindako ekarpenak 24,6 milioi euroko igoera izan du, eta aurrekontua 426 milioikoa izango da guztira.
EHUri egindako ekarpen arruntak "zifra errekorra" lortu duela nabarmendu du Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesiasek
Ildo horretan, Pérez Iglesiasek azpimarratu du EHUri egindako ekarpen arruntak “zifra errekorra” lortu duela; izan ere, %6,9 handitu da 2025ekoaren aldean, joan den urtean, 2024an, baino %5,2 gehiago jarri zen. “Igoera horrek”, adierazi du Pérez Iglesiasek, "argi eta garbi erakusten du unibertsitate publikoaren finantza-nahikotasuna ziurtatzeko sailak egiten duen apustua, gobernu-programaren konpromisoarekin bat etorriz”.

