Elkarlan Sariak zortzi ekimen aitortu ditu aurten
- Estrategia Empresarial
- 20-Julio-2026
Gaude elkartea, Mutur Beltz, Martin Etxea eta Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak, Residuos Cero Fundazioa, ADEMBI, Basque Know How Fundazioa eta S.O.S. Racismo Gipuzkoa Elkartea, Elkarlan sarietako 2024ko eta 2025eko irabazleak izan dira. Eusko Jaurlarizak bultzatzen dituen sari hauen bitartez, balio publikoa sortzen duten, herritarren parte-hartzea indartzen duten eta gizarte kohesionatuago, solidarioago eta inklusiboago bati laguntzen dioten proiektuak aitortu nahi dira.
Sari hauen banaketa ekitaldian, Xabier Ochandiano, Erakunde Harremanetarako sailburuordeak, eta Ana Aguirre, Gobernu Irekiaren eta Gobernu Onaren zuzendariak parte hartu zuten.
