Feader funtsen kudeaketa egokiari esker, Euskadik 3,15 milioi euro berreskuratuko ditu

Euskadik 3,15 milioi euro baino gehiago berreskuratuko ditu Feader funtsen bidez, Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sektore Biltzarrean Betearazpen Onaren Mekanismoa onartu ondoren. Mekanismo hori landa-garapeneko programen exekuzio-mailari lotutako Europako baliabideak birbanatzeko tresna da. Akordio horrek Eusko Jaurlaritzak EBko funtsak modu eraginkorrean kudeatzeko eta gauza-
tzeko duen gaitasuna aitortzen du, eta aukera emango du eskuragarri dauden baliabideak indartzeko, landa-garapenari, jasangarritasunari, modernizazioari eta lurralde-kohesioari lotutako politika estrategikoak bultzatzen jarraitzeko. 
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailak emaitza hori baliabide publikoen kudeaketa zorrotz, aurreratu eta eraginkorraren garrantziaren adibide argi gisa baloratu du, bereziki lehen sektorearen eta euskal landa-eremuaren etorkizunerako funtsezkoak diren arloetan.“Eraginkortasunez kudeatzeak Euskadirentzat aukera guztiak baliatzea eta Europako funtsak lurralderako inbertsio erabilgarrian bihurtzea esan nahi du”, adierazi du Amaia Barredo sailburuak.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera