Sagar eta sagardo sektoreak Malus Bat proiektuaren ondorioak azaldu ditu
- Estrategia Empresarial
- 03-Julio-2026
Malus Bat izenarekin eta Euroeskualdeak diruz lagunduta, 50 bat eragilek hartu dute parte prozesuan. Foto: Euskal Sagardoa
Azken 18 hilabeteak bete betekoak izan dira Euskal Sagardoa Jatorri Deituraosatzen duten eta etorkizunean osatzeko interesa duten sagargile, sagardogile, administrazio eta eragileentzat. Malus Bat izenarekin eta Euroeskualdeak diruz lagunduta, 50 bat eragilek hartu dute parte prozesuan. Zuzeneko 12 bilera izan dira, zeharkako beste 20 bat bilera eta hainbat dokumentu eta lan ildo zehaztu dira.
Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak lideratu du proiektua eta Nafarroako Intia eta Iparraldeko Sagarno Sindikata izan dira beste bi parte hartzaile nagusiak. Horrez gain ordea, eragile eta banako askok hartu dute parte bilera guzti hauetan, Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren markoan. Egoeraren azterketa egin eta Jatorri Deiturak arrakastaz aurrera egiteko zein behar dituen landu da. Aurkezpen ekitaldian, proiektuko liderrak ez ezik, Euskal Herri guztiko sagar ekoizle elkarteak eta sagardogile elkarteak izan dira, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Haziko ordezkariak, Nafarroako gobernukoak, Foru Aldundietakoak eta beste hainbat eragile, sagarra, sagardoa eta sagardotegiari lotutakoak. Lanketa guztiak proiektu estrategikoz, indikadorez eta parte hartzailez osatutako lan bat markatu du eta hori aurezkeztu da Hernaniko Orona Ideo aretoan, eragile guzti hauen aurrean.
Hiru zutabe nagusitan egin da lanketa: Sagarra, Sagardoa eta Sagardotegia
Lanketa
Hiru zutabe nagusitan egin da lanketa: Sagarra, Sagardoa eta Sagardotegia. Zutabe edo gai bakoitzarentzat proposatu dira proiektuak, indikadoreak eta aurrera eramateko eragileak eta aldi berean badira zutabeen artean korapilatzen diren proiektuak ere. Lana aurkeztu eta eztabaidarako denbora zabala izan da, ondorenean. Sagardo sektoreak etorkizun oparoa du, baina sagar produkzioa egokitu eta Euskal Sagardoaren kontsumoa eta posizionemendua egokitu beharra dauzka aurrera egiteko, upategi den aldetik, sagardotegiak berak dituen indarguneak ahaztu gabe.

.gif)