Papelera del Oriak 3,7 milioi euroko dirulaguntza jaso du Zizurkilen biomasa planta bat eraikitzeko

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak NextGenEU funtsetatik 3,7 milioi euro bideratuko ditu Zizurkileko Papelera del Oria enpresak lurruna ekoizteko biomasa planta bat eraikitzeko proiekturako. “Sistemaren autonomia estrategikoa eta energetikoa sustatzea eta industriaren barruan erregai fosilen kostuak eta mendekotasuna murriztea” helburu hartuta, Gobernuak orotara 20 milioi euro bideratuko ditu kogenerazio-lantegietan erregai fosilak berriztagarriekin ordezkatzeko 11 proiektutan, tartean Gipuzkoan kokatzen den konpainiarena. Ministerioak kalkulatzen du finantzaketa honek 34 milioi euro baino gehiagoko aurrezpena sortuko duela sistema elektrikoarentzat.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera