Ikerketa-taldeetako liderrak kontratatzeko deialdi berria ireki du Ikerbasquek
- Estrategia Empresarial
- 03-Julio-2026
kerbasquek, Zientziarako Euskal Fundazioak, nazioarteko deialdi berri bat iragarri du, ibilbide zientifiko nabarmena duten ikertzaileei 10 kontratu iraunkor eskaintzeko. Hautatutako pertsonek Euskal Autonomia Erkidegoko uniber-
tsitate eta ikerketa-zentroetan garatuko dute beren lana.
Deialdia edozein herrialde eta jakintza-arlotako ikertzaileeizuzenduta dago, baldin eta ibilbide zientifiko finkatua badute,
gutxienez zortzi urteko doktoretza osteko esperientziaren bidez egiaztatua. Besteak beste, hautagaiek proiektuak gidatzeko gaitasuna erakutsi izana edo ikerketarako finantzaketa lortzeko izan duten ibilbidea baloratuko da.
417 IKERTZAILE DAGO GAUR EGUN, 35 HERRIALDE-TATIK ETORRITAKO
Programaren helburua Euskadiko ikerketa indartzea da, nazioarteko talentua erakartzea eta Euskadin dagoeneko lanean ari diren ikertzaileak finkatzea uztartuz. Deialdia irekita dago bai bere jarduera beste herrialde batzuetan garatzen duten profesionalei, -bere ibilbidea kanpoan jarraitu duten euskal jatorriko pertsonak barne-, bai dagoeneko euskal sistema zientifikoaren parte diren ikertzaileei. Gainera, Ikerbasquek bereziki bultzatu nahi du emakume ikertzaileen presentzia, berdintasun-planean ezarritako helburuekin bat etorriz.
Gaur egun, Ikerbasquek 35 herrialdetatik etorritako 417 ikertzaile ditu. Jakintza-arloei dagokienez, %44k zientzia
esperimentaletan garatzen du bere lana, %26k medikuntza-zientzietan, %16k ingeniaritzan eta %14k gizarte-zientzietan eta humanitateetan.

.gif)