Foru Aldundiak 279.000 euroko dirulaguntzak emango dizkie Arabako 138 saltegiri
- Estrategia Empresarial
- 01-Septiembre-2026
Arabako Foru Aldundiak 279.000 euro baino gehiagoko laguntza emango die Arabako 138 saltegiri, hobekuntza teknologikoko eta online salmentako proiektuak garatzeko, lokala eta ekipamendua modernizatzeko eta irisgarritasun-obrak egiteko. Laguntza ekonomiko horiek, halaber, establezimendu horien publizitate eta sustapen ekin-tzak finantzatuko dituzte.
Araban 11.000 pertsonari lana ematen dien sektorearen lehiakortasuna bultzatzea dute helburu laguntza horiek.
Deialdiaren oinarriek lehentasuna ematen diete udalerri txiki eta ertainetan dauden negozioei eta, bereziki, 500 biztanletik beherakoei
Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko foru diputatuak nabarmendu duenez, txikizkako merkataritza “funtsezkoa da gure herri eta hirietako ekonomiarako, enplegurako eta bizitzarako, eta laguntza lerro horiekin haren lehiakortasuna indartzen dugu, lokalak eta ekipamendua modernizatuz, digitalizazioa eta lineako salmenta bultzatuz, eta negozioa kudeatzeko programa profesionalak erabiliz”. Gonzálezek azaldu duenez, "lehentasuna ematen diegu digitalizazioko eta merkataritza elektronikoko proiektuei, uste osoa baitugu garrantzitsua dela sektorearen orainaldi eta etorkizunerako, bezero berriak erakar-tzen baitituzte eta logistika hobetzen baitute".
Deialdiaren oinarriek lehentasuna ematen diete Arabako udalerri txiki eta ertainetan dauden saltegiri, eta, bereziki, 500 biztanletik beherakoei, Arabako landa eremuko merkataritzari lehentasuna emateko.
