Arabak emakume nekazarien papera onartu du lurraldearen sustrai eta etorkizun gisa

Arabako Foru Aldundiak “Emakumeak: sustraia eta lurra” jardunaldia egin du, emakume nekazariek eta abeltzainek Arabako nekazaritza-sektoreari eta landa-eremuko Arabaren etorkizunari egiten dioten ekarpena aitortu, ikusarazi eta balioesteko.
FAOk 2026 Nekazariaren Nazioarteko Urtea dela eta antolatu duen hitzorduak lurra lantzen duten, ustiategiak kudeatzen dituzten, enpresa-proiektuak bul-tzatzen dituzten, herriak bizirik mantentzen dituzten eta egunero elikagaien ekoizpenean, lurraldearen zaintzan eta landa-ingurunearen iraunkortasunean lagun-tzen duten emakumeengan jarri nahi izan du arreta. Noemí Aguirre Nekazaritzako foru diputatuak azpimarratu du nekazaritza sektoreaz hitz egitea ekoizpenaz, elikaduraz, iraunkortasunaz, paisaiaz eta ekonomiaz hitz egitea dela, baina baita “pertsonez” ere. Ildo horretan, nabarmendu du emakume nekazariak eta abeltzainak “Arabako landaren sustraian” egon direla beti, eta gaur egun ere aintzat hartu behar direla, kudeaketarako, berrikun-tzarako eta eguneroko lidergorako duten gaitasunagatik. Aguirrek aldarrikatu du nekazaritza-ustiategi bat ez dela soilik lantokia, baizik eta “enpresa, lurralde, familia eta etorkizuna” ere badela.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera