Nekazaritza-proiektu berri bat Gasteizen

Foto: Freepik

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Aleko jarri du abian. Programa berri-tzaile honi esker, lehen sektorean ekin nahi duten pertsonek beren proiektuak aurrez probatzeko aukera izango dute Gasteiz inguruko lurretan. Aleko nekazaritza arloko proba egiteko espazioa da Europako Crops4LIFE proiektuaren laneko ildoetako bat eta bere helburua da tokiko nekazari-tza-produkzioko modu berrien bideragarritasuna egiaztatzea eta lehen sektorera ekintzailetza berriak gehitzea.
Alekoren jarduera-testaren lehen etaparen baitan, 720 orduko ikastaroa eskainiko dute. Basaldean, baratzezaintza biointentsiboko produkzio-ereduarekin egingo dituzte probak, eta Monasteriogurenen, aldiz, eredu hauek ikasiko dituzte: baratzezaintza esten-tsiboa, lehorreko laborantza estentsiboak, frutagintza, basoko artzaintza eta abeltzaintza.

Más noticias de Economía / Ekonomia