Inkuba Sarea FoodTech startup-en bila dabil bere proiektuak bultzatzeko

FoodTech Inkuba Sarea startupen inkubagailu eta azeleragailuak Akitania Berriaren, Euskadiren eta Nafarroaren arteko mugaz gaindiko sarea osatzen duten enpresa berriak aurki-tzeko deialdia ireki du, Agour Etxea enpresak, Intia sozietate publikoak eta Azti zentro teknologikoak bultzatua. Ekimena aurkeztu da Helletteko (Iparralde) Agourren egoitzan. Bertan izan ziren, besteak beste, Marta Goñi, Intiako I+G+B proiektuen koordinatzailea, eta Rogelio Pozo, Aztiko CEOa. “Elikagaien sektorea iraultzeko eta hobetzeko produktuak edo zerbitzuak dituzten ‘foodtech’ startupak bilatzen ditugu, ibilbide jakin bat, negozio-plan bat eta mugaz gaindiko DNA dituztenak”, nabarmendu zuen Rogelio Pozok. Hautatutako proiektuen artean, kontuan hartuko da ikuspegi berritzailea izatea teknologia berrien erabileran, hala nola adimen artifizialean edo robotikan, edo elikagaien ekoizpenean iraunkortasuna eta baliabideen berraprobetxamendua bultzatzeko balio-kate osoan. Inkuba Sarean sartzen diren enpresek azelerazio-prozesu bat izango dute, balio-kate osoa hartzen duena: produktua (lehen sektorea), merkaturatzea (hurbileko nazioartekotzea) eta proiektuaren prototipoa (probak). Plan horrek gutxieneko hiru asteko murgiltze bat edukiko du ekimena sustatzen duen erakunde bakoitzean, ideiak merkatura helarazteko beharrezkoak diren faseetan azelerazio-prestakuntza bat emateko.

Más noticias de Economía / Ekonomia