Bizkaiko Golkoan antxoa gaztearen ugaritasuna hazi egin da
- Estrategia Empresarial
- 22-Diciembre-2025
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arran-tza Sailak sustatuta eta Azti zentro teknologikoak koordinatuta, Juvena 2025 kanpaina zientifikoak Bizkaiko Golkoan antxoa gazteen populazioaren ebaluazioa amaitu du. Lortutako estimazioek ugaritasun-maila handia berresten dute, eta gazteen biomasa 544.781 tonatan kokatzen dute. Kopuru horrek batez besteko historikoa bikoizten du, eta igoera nabarmena dakar 2024an erregistratutako 255.344 tonekin alderatuta. Irailaren 5etik urriaren 10era bitartean garatutako Juvena kanpainaren emaitzek, 2026ko kostako arrantza-kanpainarako erreklutamendu ona aurreratzen dute, eta maiatzean Bioman kanpainak markatutako aurreikuspenak berresten dituzte. Aztik berak gidatutako beste kanpaina horrek biomasa heldu handia eta arrau-tza-ekoizpen altua estimatu zituen. “2025eko datuek argi erakusten dute espeziearen egoera ona, eta berriro ere azpimarratzen dute arrantza-kudeaketan ezagutza zientifikoan oinarri-tzea zein garrantzitsua den», adierazi du Leandro Azkue, Eusko Jaurlaritzako Arrantzako sailburuordeak.
