Bizkaiak nekazaritza jasangarria bermatzen du

Bizkaiko Foru Aldundiak nekazaritza-sektorerako laguntza-lerroen bi deialdi berri aktibatu ditu. Lau milioi eurotik gora bideratu dira, eta helburua da ekoizpen-eredu jasangarriagoa lortzea, eta, aldi berean, zailtasun handiko inguruneetan lan egiten duten ustiategiei laguntzea.
Alde batetik, aldundiak ia 2,1 milioi euro bideratuko ditu ingurumena gehiago zaintzen duten nekazaritza-jarduerak sustatzera. Laguntza horiek, oro har, ingurumen-inpaktua murrizteko, ekoizpen-moduetan aldaketak egiteko konpromisoa hartzen duten nekazariei eta abeltzainei zuzenduta daude. Helburu hauek dituen nekazaritza-eredu bat sustatu nahi da: kalitatezko elikagaiak ekoiztea, ingurune
naturala babestea, lurzoruaren eta uraren kalitatea hobetzea eta biodibertsitatea kontserbatzea. Ildo horretatik, jarduera hauek bultzatu nahi dira, besteak beste: produktu kimikoen erabilera murriztea, nekazaritza ekologikoa ezartzea edo mantentzea,
larreen kudeaketa hobetzea, erlezaintza bultzatzea edo tokiko barietateak eta abere-arraza
tradizionalak kontserbatzea.
Bestalde, 2,2 milioi euroko laguntzen deialdia egiten da mendi-eremuetako eta muga naturalak dituzten beste eremu batzuetako nekazaritza-ustiategietarako; izan ere, eremu horiek Bizkaiko lurraldearen zati handi bat osatzen dute.

Más noticias de Economía / Ekonomia