Bioteknologiako I+Gren gastua EAEn 142,2 milioi eurokoa izan da 2021ean

Emakumeen presentzia bioteknologiako I+Gn gehiengoa da Euskal AEn, % 60,8koa, Eustatek emandako datuen arabera. Foto: Archivo

Euskal AEn, 2021ean, bioteknologiarekin lotura duten jardueretan barneko I+Gko gastua 142,2 milioi eurokoa izan da, 2020an baino % 12,3 handiagoa, Eustatek emandako datuen arabera. Gastu hori barneko I+Garen gastu osoaren % 8,6 izan da.
2.516 enplegatu izan dira; alegia, dedikazio osoarekin baliokidetzan, 1.667. Bioteknologian dedikazio osoarekin baliokidetzan dauden langile horien kopuruak %9,5 egin du gora, aurreko urtearekin alderatuta, eta I+Gko dedikazio osoarekin baliokidetzan dauden langileen %8 dira. Ikertzaile-lanetan 1.245 pertsonak jardun dute dedikazio osoaren baliokidetzan, aurreko urtearen aldean %9,1 gehiagok. Nabarmendu behar da datu horiek, bai bioteknologiako gastuari dagokionez bai dedikazio osoaren baliokidetzako langileei dagokienez, 2007an hasitako serie historikoko altuenak direla. Era berean, aurreko urteetan gertatu bezala, azpimarratzekoa da I+Gko adar horretan emakumeen presentzia; 2021ean lanaldi osoan bioteknologian lan egin duen pertsona kopuru osoaren %60,8 izan da.

Funtsen jatorria
Funtsen jatorriarren arabera, bioteknologiarekin lotutako barneko I+G jarduerak, 2021ean, Administrazio Publikoaren (%49,5) eta Enpresen (%38,5) funtsekin finantzatu dira nagusiki (aurreko urteko %35,0 aldean gora egin dute). Gainerakoa, Atzerriko funtsen (%8,7) eta Goi-mailako Irakaskuntzaren (%1,7) eta Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen (%1,6) funtsen bidez finantzatu da.  Bioteknologia-ikerkuntzatik lortutako produktuak, batez ere, Giza Osasunean (gastu osoaren % 76,7) aplikatzen dira. Oso urrunetik jarraitzen diote Elikadurak eta Animalien osasunak eta akuikulturak (%7,3 eta %5,8, hurrenez hurren). Gainerako arloetan banatzen da beste %10,2a.  [EE]

Más noticias de Economía / Ekonomia