Zientzia eta teknologiari buruzko bideo

Zientzia eta teknologiari buruzko bideo laburrak eta originalak ekoiztea eta hedatzea du helburu ON Zientzia bideo-lehiaketak, zeina Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) urtero antolatzen duten, Teknopolis telebista-saioaren barruan. Aurten 114 lan jaso dira, inoiz baino gehiago, eta bideo gehienak euskaraz aurkeztu badira ere, badira gaztelaniazko eta ingelesezko bideoak ere, parte-hartzaileen artean mundu osoko jendea baitago. Dibulgazio bideo onenaren saria Yurena Carrero gasteiztarrak jaso du, “Gure bigarren garuna: hesteetako mikrobiotaren botere ezkutua” lanarengatik. Euskarazko bideo onenaren saria ex aequo ematea erabaki du aurten epaimahaiak. Jon Esnaola, Ane Fradejas  eta Dunixe Urrutibeaskoa biologiako ikasleek irabazi dute saria.

Más noticias de Gestión / Kudeaketa