URAk eta Ziortza-Bolibarrek Markola ibaiaren goialdeko hiru hektareako lursaila zaharberritu dute
- Estrategia Empresarial
- 21-Abril-2026
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziaketa Ziortza-Bolibarko Udalak Markola ibaiaren buruko udal lurzati bat zaharberritu dute, 931 landare landatuz, eta urlehortarrentzako putzu berri bat egokitu dute. Ur-masen egoera ekologikoa hobetzeko eta uretako ekosistemen (eta horiei lotutako lehorreko ekosistemen) osasuna indartzeko helburuarekin, hiru hektareako lursaila hartzen du, nahiz eta zati handi batean birsorkuntza naturala egokia dela ikusi den. Hala, eremu ba-tzuetan sasiak kendu dira, bertako landaredia sartzeko, eta, ondoren, hainbat landare autoktono landatu dira, hala nola haltzak, lizarra, astigarra, sahatsa, haritza, urkia, elorri beltza eta zuria, etab. Jarduketa honen bidez, ibilguaren inguruko haltzadi kantauriarra eta baso misto kantauriarra berreskuratzea sustatzen da, aurretik intsinis pinuaren baso-ustiapenerako zen lursail batean. Landaketak erriberako egonkortasuna, itzala eta uraren kalitatearen hobekuntza ekarriko ditu. Gainera, anfibioentzako putzu berri bat sortu da, urlehortarrak babesteko.

