Sagar Uzta handia aurreikusi da Euskal Herriko sagastirik gehienetan
- Estrategia Empresarial
- 15-Octubre-2025

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturarako sagar bilketa hasi da Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sagasti gehienetan eta datozen egunetan hasiko da gainerako sagastietan. Iazko urtearekin alderatuta, uzta handiagoa da aurten eta 6-7 miloi kg Euskal Sagar biltzea aurreikusten du Kontseilu arautzaileak. Heldutasunari dagokionean, iaz baino pixka bat aurreratuxeago dator heldutasuna, loraldia beranduagokoa izan bazen ere. Udako gaueko beroek eragindako aurreratzea izango da seguru asko. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sagastirik gehienetan espero da sagar gehiago. Sagarrik gehien eskuz bilduko da sagastietan, euskal orografia eta klimak horretara bideratzen baitu bilketa gehienetan. Gehienak arbolak astindu eta lurretik, baina badira eskuz sagarrondotik biltzen hasi direnak ere eta horrez gain, hemengo sagastietara egokitutako sagar biltzeko makinak ere badira. Uztak orekatzeaz gain, sagar biltzeko modu berriak eta egokituak bilatzea izango da sektorearen helburu nagusietako bat datozen urteetarako. Bertako sagarrak badu ezaugarri bat: bi urtean behin gehiago emateko joera.