Nanomaterialen garapena ondare kulturala zaintzeko

Foto: CIC nanoGUNE

Aranzazu Sierra Fernández Materialen Zientzia eta Ingeniaritzako dotoreak La Caixa Fundazioaren doktoretza osteko Junior Leader beka lortu du, CIC nanoGUNEko Nanomaterialak taldean ondare kulturala zaintzeko metodologia berriak aztertzeko ikerketaren esparruan aurrera egiteko. Proiektuaren helburua da ondasun kulturalak kontserbatzeko estaldura babesleak garatzea, eta bereziki landuko dira erresistentzia, zailtasuna, iraunkortasuna eta eraikuntza-materialekiko bateragarritasuna. Ondare kulturala kontserbatzeko eta eraikuntzaren industrian erabiltzeko estaldura babesleak garatzea erronka erabakigarria da. Estaldura horiek, erresistenteak eta iraunkorrak izateaz gainera, bateragarriak izan behar dute, eta zailak ingurumen-kondizio gogorrei dagokienez (hezetasuna, aldaketa termikoak eta kutsadura atmosferikoa). Osagai organikoak eta ez-organikoak konbinatuko dituen eta kalte hasiberrietan (adibidez, mikropitzadurak eta gainazalaren higadura) autokonpontzeko gaitasuna duen babes-sistema hibrido bat inplementatzeak egitura historikoen eta garaikideen bizitza-luzera zabalduko luke, eta egitura horien mantentze-premiak murriztuko lituzke. Polimeroen autokonponketaren eremuan aurrerapenak egin diren arren, eraikuntza-materialetarako mekanismoen efizientzia mugatua da, hein batean esposizio-kondizio errealetan eraginkortasunez jarduten duten eragile konpontzaileak falta direlako. Jakintzan dagoen hutsune horrek mugatu egiten du autokonponketako teknologiaren aplikazio praktikoa. Beraz, beharrezkoa da sakonago aztertzea, erronka horiek gainditu eta autokonponketa soluzio praktiko eta efektibo gisa sendotzeko.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera