Material berri biobateragarriagoak aplikazio bioelektronikoetarako

Bioelektronikaren ikerketa-eremuan, bat egiten dute biologiak eta elektronikak. Medikuntzan, adibidez, kanpo-korronte elektriko bat erabiltzen da nerbio-sistemako gaixotasunak sendatzeko edo monitorizatzeko, baita biomarkatzaileak in situ monitorizatzeko ere. Aplikazio horietarako, material eroalez osatutako gailuak erabiltzen dira. Orain arte aplikazio energetiko eta biomedikoetan gehien erabiltzen den polimero eroalea PSSarekin dopatutako Pedot a da; Pedo: PSS izenez ezaguna. Propietate bikainak dituen arren, baditu zenbait muga, eta, horiek gainditzeko, material eroale berriak garatu behar dira. Muga horietako bat biobateragarritasuna da. CIC biomaGUNEren Nanoteknologia Biomolekularreko taldeak egindako ikerketa batek mekanismo bat proposatzen du Pedota diseinuko proteina sendo batekin dopatzeko (Pedot: Proteina), zeinaren bidez lortu baitute eroankortasun ionikoa eta elektronikoa dituen material hibrido bat —kasuren batean, Pedot: PSSaren eroankortasunaren nahiko antzekoa duena—.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera