KIDEk zazpi milioi euro inbertitu ditu lantegiaren digitalizazioan eta handitzean

Enpresak Bizkaiaren aldeko apustua egin du, Berriatuako lantokian produkzio guztia zentralizatuz eta 2.800 metro koadrotan handituz

Kidek, digitalizazioaren arloan, barne sistema guztia eta produkzio prozesua digitalizatuko ditu 2025erako. Foto: Kide

Mondragon Korporazioko kooperatibak Berriatuako (Bizkaia) lantokian produkzio guztia kontzentratzearen aldeko apustua egin du. Instalazio zaharberrituak urte honetan bertan inauguratuko dira, maiatzean hain justu ere. Guztira 2.800 metro koadro hazi da lantegi berria. Gainera, eta digitalizazioaren arloan, barne sistema guztia eta produkzio prozesua digitalizatuko ditu 2025erako. Bai lantokiaren zaharberritzeak eta digitalizazio prozesuak zazpi milioi euroko inbertsioa izango dute. Horren ondorioz, 2022ko fakturazioak %20 egin du gora, aipatu inbertsioari erantzunez.

Espainia, Europa eta Hego Amerika Kideren merkatu nagusiak 

Kide beti bereiztu da merkatuan eskaintzen duen kalitatezko zerbitzuagatik, gertutasunagatik eta erantzun azkarragatik. Mario Lopez-entzat, kideko zuzendari nagusiarentzat, horiexek izan beharko dute etorkizunean ere enpresaren balio bereizgarriak. Hain justu ere, bezeroarengatik gertu egoteko estrategian eta haren beharrak ondo ulertzetik sortu dira eta gauzatu dira azken proiektu garrantzitsuenak: hotz sistema guztia eta hozkailu ganberak jarri dituzte Osloko, Copenhagueko eta Stockholm-eko aireportuetan.

ON Bizkaia saria

Bizkaiako kooperatibak Aldundiaren Sustapen Departamentuaren saria eskuratu berri du, Bizkaiko “berrikuntzari eta hazkundeari enpresa onenaren saria” hain justu ere.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Sustapen Ekonomikoko Departamentuak babesten dituen proiektuak eta enpresak saritzen eta aitortzen ditu ON Bizkaiak. 2014 urtean sortu zuen Beaz-ek sariketa eta aurten Aldundiaren estrategiari egokitu dira kategoria ezberdinak. 2023ko edizio honetan, Kidek, berrikuntzari eta hazkuntzari enpresa onenaren saria eskuratu du.

Hain justu ere, bere lurraldearen eta berrikuntzaren aldeko apustu trinkoari aitortza jaso du Kidek, Bizkaiaren alde erakutsitako konpromisoagatik. Kidek nazioartekotze estrategian, berrikuntza arloan eta proiektuen sustapenean egindako apustuaren ordaina, beti ere Aldundiaren estrategiarekin bat egin duelako: trantsizio ekologiko eta digitalean, hazkundean eta enpresa dibertsifikazioan.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera