Idekok industria-fabrikazioko prozesuak optimizatzeko soluzioak aurkeztuko ditu

Fabrikazio-prozesuen doitasuna hobetzea, produktibitatea handitzea eta makinen errendimenduari eragiten dioten bibrazioak murriztea dira gaur egun industriak dituen erronka nagusietako batzuk. Erronka horiei erantzuteko, Ideko zentro teknologikoak, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kideak, Advanced Manufacturing azokan- MetalMadrid 2026an- parte hartuzuen azaroaren 4an eta 5ean. Bertan, fabrikazio aurreratuko prozesuen eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzeko garatzen dituen gaitasun eta soluzio teknologikoak aurkeztu zituen.
Idekoren proposamenak artezketan eta fresaketan jarri izan zuen arreta bereziki. Bi prozesu horietan, doitasuna, egonkortasuna eta mekanizazio-baldintzen kontrola funtsezkoak dira piezen kalitatea bermatzeko. Teknologia horiek garrantzi berezia dute eskakizun handiko sektoreetan,
hala nola aeronautikan, energian, automobilgintzan eta ekipamendu-ondasunen industrian. Esparru horietan, Idekok mekanizazioan eragina duten fenomeno fisikoei buruzko ezagutza eta simulazio-, monitorizazio- eta kontrol-tresnak uztartzen ditu.
Doitasunezko artezketaren arloan, prozesuaren egonkortasuna hobetzea, mekanizazio-parametroak optimizatzea eta piezen gainazaleko nahiz dimentsioetako kalitatean eragiten duten faktoreak kontrolatzea ditu helburu zentroaren I+G jarduerak. 
Gaitasun horiei esker, produktibitatea handitzeko, aka-tsak murrizteko eta prozesuaren fidagarritasuna hobetzeko erronkei erantzun diezaieke. Fresaketari dagokionez, bost ardatzeko fresaketa eta pieza konplexuen mekanizazioan bereziki, ebaketa-baldintzak eta mekanizazio-ibilbideak optimizatzeko lan egiten du Idekok. 
Horretarako, simulazio-ereduak eta portaera dinamikoaren analisia erabiltzen ditu, egonkortasun-arazoak aurreikusi eta fabrikazioaren emaitzak hobetzeko.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera