Idekok bere posizioa sendotu du abangoardia zientifiko-teknologikoan

Ideko fabrikazio aurreratuko teknologietan espezializatuta dago. Foto: Ideko

Ideko zentro teknologikoak, fabrikazio aurreratuko teknologietan espezializatuta dagoenak, aurrera jarraitzen du ikerketaren eta fabrikazio aurreratuaren arloan abangoardia zientifiko-teknologikoan duen posizioa sendotzen. Horren erakusgarri da 2022an 10 milioi eurotik gorako fakturazioa izan zuela; horietatik %49 enpresekin egindako kontratuetatik etorri zen, eta gainerako %51 ikerketa propioko jardueretatik. Guztira 10,3 milioi euroko diru-sarrerak izan ditu zentroak, eta goranzko joerari eutsi dio: 2021ean fakturatutako 9,8 milioi euroak gaindituz.
Zehazki, zentroak 5,01 milioi euroko sarrerak (guztizkoaren %49) izan zituen 2022an enpresekin egindako I+G proiektuen bidez, batez ere makina-erremintaren, aeronautikaren, trenaren, automobilgintzaren eta oil & gasaren sektorekoak. Bestalde, gainerako 5,3 milioi euroak (kopuru osoaren %51) ikerketa propioko jardueren bidez sortu ziren. Ikerketa propioko proiektuei dagokienez, zentroaren diru-sarrera globalen %27 Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programei zor zaie, %19 Europako erakundeek sustatutako ekimenei, %5 Estatuko Administrazio Orokorrak finantzatutako proiektuei eta, azkenik, %1 Gipuzkoako Foru Aldundiari. Datu horiek erakusten dute Idekoko bezero-zorroaren egonkortasuna eta euskal industria-sarera teknologia transferitzeko konpromisoa.
“Kudeaketa Planean ezarritako helburuak lortzea eta 2021eko fakturazioa gainditzea lortu dugu” azpimarratu zuen Idekoko presidenteak, Xabier Alzaga berak zentroko Batzar Orokorrean. 
Jarduera hori guztia bikaintasun zientifikoa alde batera utzi gabe egin da. Hain zuzen, iaz, zentro teknologikoak dibulgazio-jarduerari eutsi zion, guztira 33 argitalpen zientifiko indexatuta; horietatik 19 Q1 izan ziren, argitalpenen bikaintasuna markatzen duen ziurtagiria. Patente kopuruari dagokionez, 2022an 39 patente aktibo izatera iritsi zen Ideko; horietatik 7 lortu ziren 2022an. Zehazki, horietako bi Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko (ZTBES) beste eragile batzuekin lankidetzan lortu ziren. 

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera