Eusko Jaurlaritzak bazka premiazko eskaerei erantzun eta lehen sektorearekiko konpromisoa berretsi du
- Estrategia Empresarial
- 21-Septiembre-2026
Eusko Jaurlaritzak Bazkaren Mahaian azaldu du abuztuan zehar hainbat eragilerekin egindako lana. Sektoreari egindako inkestaren eta telefono-deien bidezko datuen egiaztapenaren ondoren, sektoreak eskatutako behar berezien estimazioa egin da. Horren arabera, 9.000 tona lasto, 8.000 tona bazka-artoa, 10.000 tona alpapa eta 2.000 tona pentsu kontzentratu behar dira. Sektoreari egindako inkestaren ondoren, Eusko Jaurlaritzak, Lursail Euskadiko Nekazaritza Kudeaketa eta Aholkularitza Zentroak, eta sektoreko hainbat erakundek osatutako lantaldeak bildutako datuak aztertu ditu. Helburua sektorearen beharrak neurtzea eta Euskadin eta hurbileneko ingurunean bazkaren benetako erabilgarritasuna ezagutzea izan da. Beharrizan horiek animalientzako elikagaien tokiko hainbat hornitzailerekin egiaztatu dira. Kudeaketa horiei esker egiaztatu ahal izan da Euskadin eta inguruko eremuetan behar adina bazka dagoela epe labur eta ertainera antzemandako beharrei erantzuteko, eta hornidura bermatuta dagoela merkatu-ratioen arabera, produktuei, zerbitzuei eta formatuei dagokienez.

