CIC biomaGUNE, EBk arrakasta-kasutzat aitortu duen proiektu batean

Sergio Moya, CIC biomaGUNEko ikertzailea. Foto: CIC biomaGUNE

Terapia fotodinamikoaren efikazia mugatuta dago minbizi solidoetan, oxigeno faltaren ondorioz. Orain, Europako funtsekin finantzatutako (920.000 euro) eta Sergio Moya CIC biomaGUNEko ikertzaileak gidatutako ‘Oxigenated’ proiektuko ikertzaileek tumorera oxigenoa eramateko farmako-nanoeramaileak sortu dituzte. Estrategia horrek terapia fotodinamikoaren efikazia hobetu lezake, eta minbizia duten gaixoetan terapia efizienteagoa lor-tzen lagundu. Proiektua, gainera, arrakasta-kasutzat aitortu du Europako Batzordeak.
Terapia fotodinamikoak (TFD) argia eta fotosentikortzaile izeneko molekula organiko fotosentikor bat konbinatzen ditu. “Tumore bati fotosentikortzaileak ematen zaizkionean eta argiarekin irradia-tzen direnean, energia transferi-tzen dute oxigenora”, azaldu du Sergio Moyak. Horrek zenbait erreakzio eragin ditzake, zeinek zelula gaiztoak suntsitzea eta immunitate-sistema aktibatzea eragin baitezakete. Horrek guztiak tumorea suntsitzea eragin dezake.

Tumorera oxigenoa eramateko farmako - nanoeramaileak sortu dituzte

Funtsezko abantaila
TFDaren funtsezko abantaila bat da biziki espezifikoa dela. Argia eta fotosentikortzaileak tumorera mugatzen direnez, gorputzeko beste alde batzuetako ehun osasuntsuei eragindako albo-kalte ugari saihestu daitezke. Baina TFDak arrakasta izan dezan, ezinbestekoa da oxigenoa egotea. “Kasu honetan, zailtasuna honetan da-tza: tumoreen ezaugarri nagusia da oxigeno-eskuragarritasuna mugatua izaten dela. Fotosentikor-tzaileak eragiteko oxigeno-eskuragarritasuna handitzerik izango bagenu, TFDaren emaitza hobetu ahal izango genuke”, adierazi du Moya adituak. Hori izan da ‘Oxigenated’ proiektuaren helburu nagusia. 2019ko martxoan jarri zen abian, eta Marie Skłodowska-Curie akzioen laguntzarekin gauzatu da. “Hasieratik, gure helburua zen oxigenoa eta fotosentikortzaileak ehun gaiztora eramateko modu berri bat aurkitzea. Ikusi genuen terapia fotodinamikoaren efikazia hobetuko zuela oxidazio-erreakzioak hasteko fotosintetizatzailearen ingurunean oxigeno-eskuragarritasuna handitzeak”, dio Moyak. Helburu hori lortzeko, proiektuko taldeak hemoglobinan oinarritutako nanopartikulak garatu zituen. 

 

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera