Bizkaiak berritu egin du emakume baserritarren elkarteekin duen lankidetza-hitzarmena
- Estrategia Empresarial
- 23-Octubre-2025
Bizkaiko Foru Aldundiak berritu egin du lurraldeko emakume baserritarren elkarteekin duen lankide-tza-hitzarmena. Etxaldeko Emakumeak, Landa XXI eta Saskia dira elkarte horiek. Duela urte bi hasi zen lankide-
tza entitate horiek eta Nekazaritza Zuzendaritza Nagusia aldian-aldian elkartzen dituzten lan-mahaien bidez gauzatzen da; xedea da Bizkaian nekazaritza-sektorean lan egiten duten emakumeen beharrak entzuteko eta diagnostiko bateratua egiteko espazio bat sortzea. Lan-mahaiek aukera ematen dute oztopoak identifikatzeko, esperientziak partekatzeko eta proposamenak helarazteko, laguntza-tresna berriak sortzeko eta landa-inguruneko politika publikoak hobetzeko oinarri izan daitezen. Ekimen hori lagungarria izan da emakume baserritarrekin zuzeneko elkarrizketa indartzeko eta haien ikuspegia kontuan hartzeko, laguntza emateko eta batera lan egiteko bideak diseinatu direnean. Lankidetza-prozesu horren ondorioz, Aldundiak lehendik zeuden baliabideak eta programak bildu eta sistematizatu ditu emakume baserritarrei berariaz zuzendutako lagun-tza-dokumentu praktiko batean.

