Artzain Eskolak 12 makila berri eman ditu

Arantzazuko Gomiztegi baserrian Artzain Eskolako ikasturte-amaiera eta makilak eta diplomak eman zaizkie, ohi bezala, esnetarako ardi eta ahun-tzen ikastaro trinkoa amaitu duten 12 ikasleei. Aurreko urtean baino ikasle gehiago izan da eta aipatzekoa ikasle gazteak izan direla eta emakumeen kopuruak gora egin duela. Gomiztegin 29 urte hauetan prestatu diren 300 ikasle baino gehiagoko taldean sartu dira. Aldi honetan eskolako hezkuntza-eredua, berrikuntza pedagogikoan eta ingurumenaz arduratzen diren ekoizpen-prozesuei aplikatutako teknologietan oinarritu, erabili da beste toki batzuetan antzeko esperientziak hasteko. Artzain Eskolaren iritziz, ezinbestekoa da berritzea, eraberritzea eta ikastaroak sektoreko errealitate berrietara egokitzea, izan ere milaka urte dituen jarduera tradizional hau ezinezkoa da berritzen ez bada. Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritza lagundu egiten dio eskolari bide horretan jarrai dezan. Gomiztegiko eskola gaur egun eraberritze-prozesuan sartuta dago buru-belarri, sektoreko behar berrietara egokitzeko, tresna hobeak eskain-tzeko eta kalitatezko prestakuntzaren alde apustu egiten jarraitzeko. “Zuek bezalako jendea behar dugu, artzain-tzak etorkizuneko jarduera izaten jarraituko duela bermatuko dutenak”,azpimarratu zuen Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak, Amaia Barredok, ikasturte amaierako ekitaldian.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera