Arabako Domina Mercedes Maroto-Valer zientzialariarentzat

Mercedes Maroto-ValerrI.

Arabako Foru Aldundiak, erakundeak ematen duen aitorpen gorena, Arabako Domina, Mercedes Maroto-Valerri  Araban jaiotako zientzialari eta irakasleari ematea erabaki du. Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek proposatuta, Foru Gobernu Kontseiluak erabaki du aitorpen hau ematea “bere ibilbide osoan zehar transmititu dituen balio pertsonal eta profesionalengatik, eragin zuzena izan baitu politika zientifiko, industrial eta are ekonomiko berrien garapenean”. Aitortzak, gainera, bere figura nabarmendu nahi du: “Lurraldeko emakume gisa, bere lanbideak eraman duen tokian, betiere harrotasunez bere jatorri gasteiztarra eta arabarra defendatuz “. Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek foru-erakundeak ematen duen aitorpen handiena emango du urtean zehar egingo den ekitaldian. Mercedes Maroto-Valer Gasteizen jaio zen 1971n. San Martin eta San Viator ikastetxeetako ikasleak Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) egin zituen kimika-ingeniari-tzako ikasketak, eta Eskoziako Strathclyde Unibertsitatean doktoratu zen. Estatu Batuetan zazpi urtez lan egin ondoren, Europara itzuli zen bere ikerketa- eta irakaskuntza-lanarekin jarrai-tzeko. Gaur egun, Erresuma Batuko Industria Deskarbonizaziorako Ikerketa eta Berrikuntza Zentroko (IDRIC) zuzendari eta ‘Champion’ da. 

Más noticias de Gestión / Kudeaketa