Aldundiak Bizkaiko lehen sektorearekin duen konpromisoa berretsi du
- Estrategia Empresarial
- 11-Junio-2025

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektoreko ordezkariek PFEZn (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) gastu kengarri gisa fortfait berezia %70ean finkatu ondoren bi alderdiek lortu duten adostasuna eta asetasuna adierazi dute gaur goizean. Hau da, aurtengo 2025eko ekitaldirako eta ondorengoetarako nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueren etekin garbia zehazteko aplikatuko den ehuneko hori finkatzen da, zuzeneko zenbatespen sinplifikatuan. Horrela progresibotasunari lotutako erronketako bat betetzen da, berriki onartutako zerga-berrikuspenean jasota dagoena.