Abian da Gladys Sariaren bosgarren edizioa

Gladys Sariaren bosgarren edizioa aurkeztu da aurten, inoizko babesik handienarekin. Puntueus Fundazioak eta UPV/EHUko Informatika Fakultateak sustatzen duten ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babes nagusia du, eta lagun ditu Emakunde, Danobatgroup, Euskaltel Fundazioa, EITB eta UPV/EHUko berdintasun-zuzendaritza. Gladys Saria 2021ean sortu zen, emakume gazteak ibilbide teknologikoari ekitera animatzeko, eta euskal ingurune digitalean erreferente berriak sortzeko helburuarekin. Lau urteko ibilbidean, gero eta interes handiagoa piztu du, eta horren erakusgarri da urtez urte aurkeztutako hautagaitza kopuruak izandako hazkundea.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera