Abian da 2024ko CAF-Elhuyar sariketa ‘konta(kta)tu’ lelopean

Foto: Elhuyar

Abian da CAF-Elhuyar sariketaren edizio berria. Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitor-tzea eta bultzatzea du helburu sariketak, eta Elhuyarrek antolatzen du, CAF enpresarekin batera, Neikeren babesarekin. Aurtengo edizioaren leloa’ konta(kta)tu’ da. Hain zuzen ere, bi helburu ditu sariketak: egileak (zientziazaleak, zientzialariak, eragileak) beren jakintza, ikerketa edo egitasmoen berri ematera bultzatzea, alegia, kontatzera gonbidatzea; eta, horrekin batera, jendearen kezkei, beharrei edo interesei erantzutea, hau da, gizartearekin konektatzea. CAF-Elhuyar sariketak oraingo honetan, beraz, kontatzera eta konekta-tzera animatzen ditu zientzialariak eta zientziazaleak. Lanak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 1era arte egongo da zabalik. 

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera