Joan den irailaren 5ean hasi zen Donostia Sustapenaren kudeaketa Bretxan, egiteke zeuden konplexuaren birmoldaketa- eta eraldaketa-lanak susper-tzeko eta amaitzeko. Espazioak kudeatzen eta okupatzaileen kontratu-baldintzak negoziatzen ere hasi zen. Hilabete eta erdi geroago, fruituak ikusten hasten da. Ane Oyarbide Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotziak adierazi duenez, “etapa berri bat ireki da, eta Udalak Bretxaren gidaritza hartu du, eta merkatari-tza-gune hori kudeatzen hasi da, Donostiarentzat ezinbestekoa dena eta duela hilabete eta erdira arte norabiderik gabe zegoena. Donostia Sustapenaren kudeaketan utzita, Udalak ziurtasunak esk
Bizkaiak lehen sektoreko ingurumen konpromisoak eta nekazaritza ekologikoko metodoak sustatu ditu 1.950.000 euroko ekarpenarekin. Laguntza horiek Europar Batasunarekin batera finantza-tzen dira Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bitartez. Hauexek dira laguntza horien helburu nagusiak: nekazaritza- eta landa-paisaia zaintzea, hobetzea eta dibertsifikatzea bul-tzatzea; biodibertsitateari on egiten dioten eta ingurumena eta abereen ongizatea errespetatzen duten praktikak eta ekoizpen-sistemak sustatzea; nekazaritzako biodibertsitatea babestea, nekazaritzak sortzen dituen berotegi-efektuko eta amoniako gasen igorpena murriz