Itsasoratu programak belaunaldi-erreleboa bultzatzen du euskal arrantzan

Bekek ontzietan praktikak egitea errazten dute eta gazteak sektorean sartzea animatzen dute. Foto: Irekia

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Itsasoratu beka programaren edizio berria aurkeztu du Pasaian. Ekimen honen helburua arrantza-sektorean belaunaldi-erreleboa sustatzea da, eta prestakuntzan dauden gazteei arrantza-ontzietan praktikak egiteko aukera ematea. Aurkezpenean Arrantza, Portu eta Itsasertzeko sailburuorde Leandro Azkue izan da.
Arrantza-sektorearen zahar-tzea mundu mailako errealitatea da: arrantza-industriako ekoizleen %80 baino gehiagok 60 urte baino gehiago ditu, eta urtero profesional askok uzten dute jarduera. Egoera horri gazteak erakartzeko zailtasuna gehitzen zaio, lanbidearen eskakizun handiak eta aldez aurreko prestakuntza espezifikoaren beharra direla eta; askotan, prestakuntza horrek kostu bat dakar eta horrek sektorean sartzea zailtzen du. Gainera, lanbidea ikasteko ohiko modua, belaunaldien arteko transmisio zuzenean oinarritua, gaur egun zailagoa da. Araudiak tripulazioan izena eman gabe dauden pertsonak ontzira-tzea eragozten du, eta horrek ikaskuntza praktikorako aukerak mugatzen ditu; ikaskuntza hori funtsezkoa da, esperientzia zuzena behar baita arrantza-eremuak, itsas hondoak edo espezieen portaera ezagutzeko.
Prestakuntza
Itsasoratu programak errealitate horri erantzuten dio, itsas-arrantzako prestakuntza jaso-tzen ari diren ikasleei Euskadin oinarritutako arrantza-ontzietan egonaldiak egiteko aukera eskainiz. Egonaldi horiek itsasaldi baten iraupen baliokidea dute, gu-txi gorabehera 20 eta 30 egun artekoa. Praktika hauei esker, gazteek lehen eskutik ezagutzen dituzte itsasoko lanaren benetako baldintzak, eta sektorean lanerako trantsizioa errazten da.
Laguntzek funtsezko gastuak estaltzen dituzte, hala nola joan-etorriak, mantenua, materiala, lan-ekipamendua eta prestakun-tza-egonaldiarekin lotutako bestelako kostuak, baita ikasleen ordainsaria eta Gizarte Segurantzako kotizazioak ere. Parte hartu zuten ontzien jarduera ere handitu zen: 2025ean 12 ontzik hartu zuten parte, aurreko urteko 9en aldean.

Más noticias de Economía / Ekonomia