Inguraketa-arrantza erabili ahal izango da barne-uretan
- Estrategia Empresarial
- 17-Septiembre-2026
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko barne-uretan arrantza profesionalaren araudia eguneratu du, eta inguraketa-arrantzaren erabilera flotaren egungo errealitatera egokitu du. Helburua da, zenbait alderdiri dagokienez hiru hamarkada baino gehiagoko antzinatasuna duen araudia flotaren eta arrantza-baliabideen egungo errealitatera egokitzea. Dekretu berriaren zirriborroak indarrean dagoen araudia arau bakarrean bateratzen du, eta ezartzen du inguraketa-arrantza aldez aurretik Arrantza Zuzenda-ritzaren baimenarekin eta baliabideen egoerak horretarako aukera ematen duenean soilik erabili ahal izango dela.
Berrikuntza nagusia
Berrikuntza nagusietako bat inguraketa-arrantzari aplikatu beharreko araubidearen eguneraketa da. 1994tik indarrean dagoen araudiak, oro har, Euskadiren eskumeneko uretan arte hori erabiltzea debeka-tzen du, nahiz eta aurreikusten duen Eusko Jaurlaritzako Arrantza Zuzendaritzak aldi baterako baimenak eman ahal izatea zenbait egoeratan erabiltzeko. “30 urte baino gehiago dituen araudia eguneratzen ari gara, sektoreari segurtasun juridiko handiagoa emateko, betiere baliabideen kontserbazioa eta jardueraren iraunkortasuna ezinbesteko baldintza izanik”, azpimarratu du Leandro Azkue Arrantzako sailburuordeak.

