Eusko Jaurlaritzak Emakume Nekazarien Estatutua berritzea bultzatu du

Bizkaian, gaur egun, 4.799 emakume daude nekazaritza-ustiategiei lotuta; haietatik, 3.491 titular ordezkari gisa. Foto: Archivo

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Emakume Nekazarien Estatutuaren Jarraipen Batzordea deitu du, Emakume Nekazarien Estatutua berritzea bultzatzeko. 
Emakume Nekazarien Estatutua 2015ean onartu zen. Beraz, bere 10. urteurrena ospatu da.
Aitzindaria izan zen emakumeen eskubideak aitortzen eta babesten landa-eremuan eta nekazaritza-eremuan, eta arau-esparru bat ezarri zuen desberdintasun historikoei aurre egiteko eta sektorean berdintasun erreala eta eraginkorra sustatzeko, emakumeek bete-tzen dituzten rolen aniztasuna aitortuta, ekoizpenetik hasi eta kudeaketa eta lidergoraino. 
 “Gure konpromisoa irmoa eta jarraitua da Euskadiko nekazari-tzaren sektorean genero-berdintasunean aurrera egiteko bide honetan. Ekitatea ez dago justizia sozialari soilik lotua, funtsezko elementua da garapen jasangarrirako, berrikuntzarako eta landa-ingurunearen kohesiorako”, azpimarratu du Amaia Barredok, Elikadura, Nekazaritza eta Arrantza sailaren sailburuak. 

Egungo errealitatera egokitzea, emakumeen aurrerapenak eta erronkak jasotzea eta genero-ikuspegia duten politika publikoak indartzea dira helburu nagusiak

Ekimen honekin, Eusko Jaurlaritzak nekazaritza sektore inklusiboagoa, jasangarriagoa eta bidezkoagoa eraikitzeko borondatea berresten du. Izan ere, emakumeak Euskadiko ustiategien titulartasunaren % 31 dira.
Omenaldia Bizkaian 
Beste aldetik, landa-eremuko Emakumeen Munduko Egunea ospatzeko, emakume baserritarrak aitortzeko ekitaldi bat egin du Bizkaiko Foru Aldundiak.
Bizkaian, gaur egun, 4.799 emakume daude nekazaritza-ustiategiei lotuta, titular, titularkide edo bazkide gisa. Haietatik, 3.491 titular ordezkari gisa ageri dira, 90 titularkide gisa, eta 767 emakumek beste harreman bat dute ustiategiarekin (ezkontideak, amak edo alabak). Pertsona juridikoek kudeatutako ustiategien kasuan, 123 emakume bazkide ordezkariak dira, eta 328 emakume, berriz, ez dira ordezkariak. Azken bost urteetan, emakumeen presentziak hazkunde txiki bat izan du. 2020an baziren emakume bat titular zuten 3.385 ustiategi; 2025ean, berriz, halako 3.593 ustiategi daude; beraz, % 6ko igoera izan da. Emakumeak buru dituzten autokontsumorako ustiategiak ere ugaritu egin dira: 2020an 2.106 ziren; 2025ean 2.404 dira.

Más noticias de Economía / Ekonomia