Euskal ardoen bikaintasunak distira egin du Parisen

Paris munduko ardoaren erdigune bihurtu zen otsailean Wine Paris 2026 azokarekin, 60 herrialdetako 6.000tik gora stand elkartu zituen eta sektoreko 60.000 profesional inguru bildu ziren topagune honetan. Wine Paris 2026-n, Euskadik stand bat izan zuen, non Arabako Errioxako, Txakolinako eta Euskal Sagardoetako bederatzi enpresek beren produkturik adierazgarrienak aurkeztu zituzten. "Euskadiren presentzia Wine Paris-en gure ardogin-tza-industriari indarra ematen dio eta gure produktuen kalitatea mundu osoari erakusten dio", nabarmendu zuen Amaia Barredo sailburuak Frantziako hiriburuan.  

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera