Europako esnetarako behien sektoreak Euskadi bisitatu du garapen jasangarrirako teknika hobeen bila

Resilience for Dairy (R4D) proiektuan parte hartzen ari diren Europako 14 herrialdeak Euskadin bildu dira esnetarako behien sektorerako garapen jasangarriko teknika hobeak eta berritzaileagoak bilatzen jarraitzeko. Proiektu hori –Europako funtsen bidez diruztatua– 2021eko urtarrilean abiarazi zen, Europan esnetarako behien sektorearen jasangarritasuna eta erresilientzia hobetzeko asmoaz. Hala, herrialde hauetako 18 erakunde parte hartzen ari dira proiektuan: Alemania, Belgika, Danimarka, Eslovenia, Finlandia, Frantzia, Hungaria, Irlanda, Ipar Irlanda, Italia, Lituania, Luxenburgo, Herbehereak eta Polonia. Europako proiektu berrienetako bat da, eta horren helburua da esneki-abeltzain- tzaren gizarte, ekonomia eta ingurumen-garapenari laguntzea, abeltzainen, ikertzaileen eta eragile garrantzitsuenen arteko harremana sendotuz, ezagu-tza hartu-emanaren bidez konponbide hobeak sortzeko. Hala, partaideak elkarrekin lan egiten ari dira esneki-abeletxeen negozio-estrategiak hobetzeko eta abeltzainen eta gizartearen arteko elkarrekintza positiboa sustatzeko. Hortaz, teknika eraginkorrenak eta berritzaileenak bilatzen ari dira animalien ongizatea hobetzeari, biodibertsitatea handitzeari, berotegi-efektuko gasen isurpenak murrizteari eta ingurumen-aztarna txikitzeari lotutako erronkak baretzeko.koitzean, ideiak merkatura helarazteko beharrezkoak diren faseetan azelerazio-prestakuntza bat emateko.

Más noticias de Economía / Ekonomia