Eroski taldeak GOe-ra zabaldu du BCCrekin duen konpromisoa eta lankidetza
- Estrategia Empresarial
- 10-Abril-2026
Joxe Mari Aizega eta Asun Bastida. Foto: Eroski
Eroskik eta Basque Culinary Centerrek (BCC) eguneratu egin dute elikagaien sektorea berritzeko eta bultzatzeko lankidetza hitzarmena, eta haren irismena zabaldu dute GOe-Gastronomy Open Ecosystemera: nazioarteko ‘hub’ bat da, BCCek sortua, berrikuntza, formakun-tza, ekintzailetza eta ikerketa gastronomikoa bultzatzeko.
Bi erakundeek lankidetza bat daukate 2011tik, xede jakin batekin: elikadura eta gastronomia ulertzeko modua eraldatzen laguntzen duten proiektu berritzaileak sustatzea. Hitzarmena eguneratuta, sendotu egingo da aliantza estrategiko hau, eta elkarlanerako garapen espazio berri gisa txertatuko da GOe-Gastronomy Open Ecosystem ekosistema. Zabalpen horrekin, areagotu egingo da bi erakundeek elkarrekin duten konpromisoa, eta elikaduraren eta gastronomiaren ekosistema garatuko dute, noiz eta sektorea eraldatzen eta iraunkortasunarekin, osasunarekin eta lehiakortasunarekin lotutako erronkak handitzen ari diren honetan.
Hitzarmena GOe-Gastronomy Open Ecosystemen sinatu dute, eta bertan izan dira Eroskiren Harreman Instituzionaletako eta Komunikazio Korporatiboko zuzendaria, Asun Bastida, eta Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusia, Joxe Mari Aizega.

