Eguzki-eklipsea, lodifobia eta adimen

Eguzki-eklipsea, lodifobia eta adimen artifizial kritikoa landuko dira Elhuyarrek eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatzen duten ‘Emakume zientzialarien argitan’ solasaldi-zikloan. Urte-hasierako lauhilekoan, hiru saio eskainiko dira: otsailaren 24an, martxoaren 24an eta apirilaren 28an. Aurrez aurreko elkarrizketen bidez, zenbait arlotan lan egiten duten hiru emakume zientzialari ezagutzeko aukera izango dugu Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-komunikatzailearen eskutik: Virginia Garcia Pena, Usue Mori Carrascal (irudian) eta Mijo Lizarzaburu Garcia. Egitasmo honen helburua da emakume zientzialariak ezagutzea. Izan ere, zientziaren eta teknologiaren historian emakumeen ekarpenak ezkutuan geratu dira, eta gaur egun ere nabarmena da emakumeen kontrako diskriminazioa arlo horretan.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera