Baserri-eskolek 75.000 euro jasoko dituzte

Eusko Jaurlaritzak 75.000 euro bideratuko ditu Euskal Herriko Baserri Eskolak (EHBE) sarea osatzen duten hiru baserri-eskolak hobetzeko eta mantentzeko: Baratze, Arteagan;Lapurreketa, Diman; eta Lurraska, Ajangizen. Helburua instalazioak egoera onean mantentzea da, zentro horiek euskal landa-inguruneari buruzko hezkuntza eta sentsibilizazio-lana garatzen jarrai dezaten. Hiru baserri-eskolek 35 urte baino gehiagoko ibilbidea dute, eta haur, gazte eta familiak euskal baserriaren eta lehen sektorearen errealitatera hurbiltzen dituzte.  

Más noticias de Economía / Ekonomia