Animalien tuberkulosia desagerrarazteko konpromisoa Innotub sarearen eskuz

Espainia-Frantzia-Andorra mugaz gaindiko lankidetzarako Interreg Poctefa 2021-2027 programak, behin-behienean, datozen hiru urteetarako Innotub II proiektua finantzatuko dela iragarri du, eta, horrenbestez, animalien tuberkulosia kontrolatzeko tresna berritzaileak ikertu eta gara-tzeko ziklo berri bat babestuko dela. Ikerketa ahalegin berri horretan parte hartzen duten bazkideak dira Neiker, nekazaritza ikerketa eta garapenerako euskal erakundea, proiektuaren koordinatzaile gisa, eta Elikaduraren, Ingurumenaren eta Lanaren Osasun Segurtasunerako Agentzia Nazionala (Anses), Tolosako Albaitaritza Eskola Nazionala (ENVT), Nekazaritzako Elikagaien Ikerketa eta Teknologia Institutua (IRTA) eta Bar-tzelonako Unibertsitate Autonomoa, aurreikusitako finantzaketa 1,2 milioi eurokoa izanik. Gainera, berrikuntza gisa, Innotub II proiektuak Andorrako Gobernuaren parte hartzea du, bazkide moduan, aurreikusitako jarduera batzuk Printzerriko lurraldean ere egingo baitira. Partzuergoak aurrez garatutako biosegurtasun plataforma bat aplikatzen eta ebaluatzen lan egingo du, abeltzainei abere taldeetan neurri eraginkorragoak ezartzen laguntzeko. Ekimenaren barruan, abeltzainek, albaitariek eta albaitari-tza zerbitzuek biosegurtasunari eta horri lotutako arriskuei buruz duten pertzepzioaren ebaluazio zehatza egingo da. Beste helburu garrantzi-tsu bat izango da tuberkulosiak basoko faunaren eta ganaduaren artean duen transmisioa aztertzea eta interfazean kuantifikatzea, modelizazio metodoak erabiliz .

Más noticias de Economía / Ekonomia