Gipuzkoak 3,6 milioi bideratuko ditu nekazaritza ustiategien bideragarritasuna hobetzera
- Estrategia Empresarial
- 22-Enero-2026
Gipuzkoako Foru Aldundiak nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen eta nekazari gazteei sektorean sarbidea errazteko diru-laguntzen deialdiak argitaratu ditu.
Nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen deialdiaren kasuan, Aldundiak 3,6 milioi euro bideratzea aurreikusten du. Deialdia Nekazaritza Politika Bateratuaren eta landa garapeneko politiken logikan sartzen da, eta nekazaritza ustiategien bideragarritasuna hobe-tzea du helburu, eraginkorragoak eta errentagarriagoak izan daitezen eta bertan bizi eta jarduten dutenen bizi-baldintzak hobetu daitezen. Laguntza horien lehentasunen artean daude teknologia berriak sartzea, ekoizpenen osasuna eta kalitatea hobetzea eta belaunaldi-erreleboa bultzatzea.
Beste aldetik, Gaztenek programaren bidez nekazari gazteei lurraldeko nekazaritza ustiategietan sartzen laguntzeko diru-laguntzei dagokienez, 2026ko deialdiak 1,1 milioi euroko aurrekontua izango du. Laguntza lerro honen helburuen artean, nekazaritza sarea indartzea eta belaunaldi-erreleboa sustatzea da.

