CIC biomaGUNEk eta Biogipuzkoak edulkoratzaileen erabileraren ondorioei buruzko ikerketan sakondu dute
- Estrategia Empresarial
- 21-Enero-2026
CIC biomaGUNEk eta Biogipuzkoa OIIk saguetan egindako ikerketa baten arabera, baliteke edulkoratzaileak luzaroan hartzeak kalte egitea zenbait organoren funtzioari. Edulkoratzaile artifizialak asko erabiltzen dira azukre gutxiago hartzeko eta gorputz-pisua kontrolatzeko. Hasieran, uste zen substantzia horiek osasunarentzat onuragarriak zirela, baina azken urteetan areagotu egin da kezka, epe luzera ez ote dituzten kontrako efektuak izaten zelulen eta organoen metabolismoan. Edulkoratzaile ezagunenetako bat, aspartamoa, asko erabiltzen da gozokietan, light edarietan, opiletan, txikleetan, etab. Sakarosa baino 200 bider gozoagoa da, eta balio kaloriko txiki samarra du.

