Manufacturing
> MÁQUINA-HERRAMIENTA

Prozesuen automatizazioa eta teknologien hobekuntza erraztuko ditu automobilaren sektorerako material arin berriak prozesatu ahal izateko


Fagor Arrasatek digitalizazioan eta makineria berrian 24 milioi inbertituko ditu

Laura Fernández

Fagor Arrasatek 24 milioi euroko inbertsio-plan bat garatuko du 2021-2024 epean, automobilgintzaren etorkizuneko material berrietara egokitzeko. Izan ere, EIBren laguntzarekin, bederatzi proiektu estrategiko finantziatuko ditu digitalizazioaren eta makineriaren arloetan.

EIBek onartu du Fagor Arrasatek garatuko dituen bederatzi proiektu estrategiko finantzaketa.

Fagor Arrasatek 24 milioi euro inbertituko ditu transformazio digitalerako eta material berriak prozesatzeko makineria aurreratuaren garapenerako proiektuetan. Izan ere, Europako Inbertsio Bankuak (EIB) onartu du Fagor Arrasatek 2021-2024 aldian garatuko dituen bederatzi proiektu estrategiko finantzaketa.
Era berean, proiektuek Inber-tsio Estrategikoetarako Europako Funtzaren (EIF) laguntza dute, Junker Planaren zutabe nagusia, eta honako hauetan sakontzera bideratuta daude: egoitza Arrasaten duen kooperatibaren eraldaketa digitalean, ekoizpen-prozesuen automatizazioan eta, batez ere, automobilaren sektorerako material arin berriak prozesatzeko teknologien hobekuntzan.
Asmo handiko planari esker, kooperatibaren lehiakortasuna bultzatuko da makineria astunaren eraikuntzan funtsezkoak diren barne-prozesuetan, bai eta makineria aurreratuaren eta zerbitzu digitalen garapena ere, Europako manufaktura-ehunaren sektore estrategikoen etorkizuneko erronkei erantzuteko.

EIBren babesak lehiakortasunean

irabaztea eta lider izatea
ahalbidetuko du

Iñaki Martinez Fagor Arrasateko Kon-tseilu Errektoreko presidenteak adierazi duenez, EIBren erabaki horrek “Fagor Arrasateren estrategiari babes irmoa ematen dio, lehiakortasunean irabazi eta gure bezeroentzat erreferentzia nagusi izatea ahalbidetuko diguten etorkizuneko proiektuei egiteko beharrezkoak diren funtsak gure esku jarriz”.

Zizaila adimendunak
Beste alde batetik, Fagor Arrasatek erresistenzia handiko altzairurako zizaila adimenduak diseinatzeko ikerketa-proiektu batean parte hartzen ari da, ebaketa-tresnen higaduraz ohartarazteko iragarpen-sistema baten bidez lan egiten.
Proiektuak, IntellCutProcess izenekoak, ebaketa-prozesuan esku hartzen duten parametroak aztertuko ditu, hala nola ebaketa indarra, trokelaren bereizketa edo, adibidez, lasaierak edo ebaketa-angelua. Horrela, lortutako datuei esker, ebaketa-tresna optimizatu ahal izango da erabilitako materialean eta babes-estalduran.
Zizaila mozketaren kalitatearen adierazle desberdinak neurtuko dituzten sentsoreekin parekatuko da, hala nola errebabaren altuera eta ebakitako eremuaren profila. Horrela, sistemak ebaketa-tresnaren degradazio-egoera monitorizatzeko gai izango da, ebaketaren kalitate eta zehaztasun handienari eutsi ahal izateko. Era berean, aurreikuspen-sistemak beharrezko esku-hartzeak planifikatzeko aukera emango du, produkzio-geldialdi programatuekin, eta horrek taldearen errendimendua handituko luke.

 

Publicación:
04/01/2021
Total visitas:
55
Media de votos: 
Votacion 0Votacion 1Votacion 2Votacion 3Votacion 4
Número total de votos: 
0
Titulares del día
  • Un nuevo material elevará el reciclaje en sectores clave de la economía guipuzcoana
    Cidetec lidera un proyecto europeo para fomentar la sostenibilidad en automoción, construcción y energía eólica
  • 31 startups innovadoras logran 40 contratos con las empresas tractoras de BIND 4.0 para su 5ª edición
    Las empresas tractoras involucradas en la iniciativa han seleccionado a los participantes tras analizar las 750 candidaturas recibidas de 73 países, un 37% más que el año pasado
  • El turismo en la CAV se desploma más del 61 % por la covid en 2020
    El mes de diciembre concluye con un 41,1% de los establecimientos hoteleros cerrados todos los días del mes
Norbolsa
Graficos de linea de la evolucion de los valores de la bolsa y acceso a Norbolsa
Graficos de linea de la evolucion de los valores de la bolsa y acceso a Norbolsa
Graficos de linea de la evolucion de los valores de la bolsa y acceso a Norbolsa
Graficos de linea de la evoluci�n de los valores de la bolsa y acceso a Norbolsa
Graficos de linea de la evolucion de los valores de la bolsa y acceso a Norbolsa
Graficos de linea de la evolucion de los valores de la bolsa y acceso a Norbolsa
Graficos de linea de la evolucion de los valores de la bolsa y acceso a Norbolsa

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia y nuestros servicios analizando sus hábitos de navegación en nuestro sitio web. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede Obtener más información en nuestra Declaración de privacidad